|
Institutuak DBH ikasleentzako garraio zerbitzua eskaintzen du ikastetxetik gutxienez 4 kilometrora bizi diren ikasleentzat, Hezkuntza Sailak kudeatua.
Ondarroan 11 ikaslek erabiltzen dute zerbitzu hau: Etxebarria, Markina, Berriatua eta Errenteria auzoetatik. Baditugu Mutrikutik DBH 3 eta 4 mailetako CD taldeetarara datozen 2 ikasle, baina Gipuzkoarrak izanda, Bizkaiko Hezkuntza Sailak ez die garraio zerbitzua erabiltzeko eskubidea aitortzen.
Batxilerreko ikasleek, tamalez, ez dute zerbitzu hau erabiltzeko eskubiderik. Gainera, gure eskualdeko udalerri askotatik ez dago klaseak hasten diren ordurako garraio publikoa erabiltzeko aukerarik.
Gaur egun, gure gizartean batxilerra oinarri-oinarrizko formazio maila bihurtu da eta Administrazio Publikoak, ikasle hauen guztien garraio eskubidea bermatu beharko luke.
|