|
KUDEAKETA SISTEMAREN PROZESUAK
1.- Ikastetxearen urteko plangintza.
Ikastetxearen Zeregina zehazteko eta berrikusteko; hala nola, Ikastetxeko Urteko Plangintza osatzeko eta bere jarraipena, balorazioa eta errebisioa egiteko, PR01 prozedura dago. Ikastetxearen Zereginaren ondorioz Ikastetxearen Urteko Plangintza dokumentua sortu da. Plana egiteko iturri nagusiak dira: Aurreko urteko planaren memoria. Ikastetxearen Zeregina. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak helarazitako informazioa.
2.- Zerbitzua eskaintzeko prozesuen deskribapena eta kontrola.
Zerbitzuak emateko prozesua (kurtsoak ematea) identifikatu eta planifikatu egin da eta kontrolatutako baldintzetan gauzatu dela ziurtatzen da. Baldintza horien barruan hauxe sartzen da: Kurtsoak emateko era; prozeduretan dokumentatua (PR02XX). Kurtsoak emateko prozesuaren parametroen kontrola, jarraipenaren eta neurketaren bidez. Kontrol hori kontrol-planetan dago dokumentatuta (KP02XX).
Irakaskuntza-/ikaskuntza-prozesuaren barruan hainbat azpi-prozesu daude:
Harrera (PR0201) Programazioa (PR0202) Gelako jarduerak (PR0203) Ebaluazioa (PR0204) Tutoretza eta orientazioa (PR0205)
Azpi-prozesu bakoitzaren prozeduretan zerbitzua nola ematen den (kurtsoa nola ematen den) deskribatzen da, honako hauek kontuan izanik: Gauzatu beharreko jarduerak. Erabili beharreko adierazleak. Onartzeko irizpideak, neurgarriak diren baldintza gisa adierazita. Jardueren arduradunak. Beharrezko baliabideak. Jardueren denbora-epeak. Azpi-prozesuan gainbegiratzeko eta kontrolatzeko, kontrol-planak (KP02XX) prestatzen dira, eta horietan zehaztutakoaren betetze-maila kontrolatzeko irizpideak definituko dira.
Kontrol-planetan hau sartuko da bereziki: Adierazleak. Onarpen-irizpideak eta zein unitatetan neurtuko diren. Kontrolen maiztasunak. Kontrolerako bitartekoak eta metodoak. Emaitzak erregistratzeko dokumentuak. Kontrolaren arduraduna.
Azpi-prozesuen kontrolerako kontrol-planez gain, emaitzen kontrol-plana kudeatzen du ikastetxeak (KP02EM).
3.- Ez adostasunen kudeaketa.
Ikastetxeak nahita sortutako zerbitzu ez-adostuak ez dituela sortzen ziurtatzen du; horretarako, PR03 prozeduran finkatutakoa kontuan hartuta egiten da kontrola. Ikastetxeak ez-adostasunen arrazoiak aztertzen ditu, eta jarduerak zehazten eta ezartzen ditu berriro gerta ez daitezen.
Ez adostasunen kudeaketarako prozeduran (PR03), zuzentze- eta prebentzio-jarduerekin nola jokatu deskribatzen da; ondoren definitutako oinarrizko ildoak jasotzen ditu:
Identifikatutako ez-adostasunak berrikusi egiten dira eta zuzentze- eta prebentzio-jarduerak martxan jartzeko beharra ebaluatzen eta zehazten da.
Zuzentze- eta prebentzio-jarduerak martxan jartzen dira, desadostasunaren zergatiak tratatzeko eta berriro ez gertatzeko.
Ez-adostasunen arrazoiak ezabatzeko martxan jarritako zuzentze- eta prebentzio-jarduerak antzemandako arazoaren tamainaren eta ekar ditzakeen arriskuen araberakoak dira.
Arrazoien analisia egin eta zuzentze- eta prebentzio-jarduerak finkatu behar dituztenen partaidetza sustatzen da.
Zuzentze- eta prebentzio-jardueren aplikatzearen ondoriozko aldaketak kalitate-kudeaketa sistemaren dokumentazioan sartzen dira.
Zuzentze- eta prebentzio-jarduerak gauzatu direla eta eraginkorrak izan direla ziurtatzeko jarraipena egiten da.
Hartutako jardueren emaitzak erregistratu egiten dira.
Desadostasuna tratatu ondoren, egiaztatu egin behar da prozesua betekizunekin bat datorrela egiaztatzeko.
4.- Dokumentazioaren eta erregistroen kudeaketa.
Kalitate-kudeaketa sistemak eskatutako dokumentazioaren eta erregistroen kontrola PR04 prozeduran finkatutakoaren arabera egiten da. Prozedura honetan, ondoren definitutako oinarrizko ildoak aipatzen dira:
Beharrezkoa denean, baimendutako pertsonek dokumentuak berrikusi eta onartu egiten dituzte, banatzen hasi aurretik.
Baliozkoak ez diren edo zaharkiturik dauden dokumentuak dokumentu berria edo bertsio berrikusia onartu orduko baztertzen dira. Dokumentuak banatzeko sistema zehaztu da, eta, horren bidez, bertsio zaharkituak erabiltzea galarazten da. Honetarako:
Indarrean dauden dokumentuen bertsioen aurkibideak eta zerrendak egin dira. Funtsezko eragiketak gauzatzen diren puntu guztietan dokumentu egokien edizioen kopia kontrolatuak daude eskura.
Erregistroak identifikatzeko, jasotzeko, babesteko, berreskuratzeko, zenbat denbora jaso erabakitzeko eta antolatzeko irizpideak definitu dira.
Erregistroak irakurterrazak dira eta erraz berreskuratzeko moduan jasotzen eta kontserbatzen dira, ez hondatzeko, kaltetzeko edo galtzeko instalazio egokietan.
Dokumentu zaharkituak eta erregistroak hiru urtez jasotzen dira gutxienez. Kalitatearen Kudeaketa Eskuliburuaren bertsio zaharkituak epe jakinik gabe jasotzen dira.
Erregistroak euskarri informatikoan aurkez daitezke. Hauek eskuratzea mugatzeko pasa-hitzak erabiltzen dira, birusen aurkako neurriak ezarri dira eta segurtasun kopiak egiten dira.
|
|