|
IKASTETXEAREN KONPROMISOAK
1.- Familia, ikasle eta irakasle berrientzako Urteroko Harrera Programa bat dauka Ikastetxeak.
2.- Irakasle berri bat ikastetxera iristen den unean, berak irakatsi behar dituen gaien inguruko eta ikastetxeak onartutako Programazio eta Ebaluazio Irizpideak emango zaizkio, hala nola berari dagokion gelaren inguruko beharrezko informazio guztia.
3.- Familia, Ikasle eta Irakasleen Harrera Prozesurako beharrezkoak diren materialak zehaztutako egunetarako prest egongo dira eta Harrera ekintzak Urteko Harrera Programan zehazten denaren arabera eramango dira aurrera bai ekintza aldetik, baita denboralizazioari dagokionean.
4.- Harrera Programaren inguruko Familien gogobetetasun maila 7tik gora izango da, 1-10 bitarteko eskalan.
5.- Ikastetxeko Programazioak aurreko ikasturteko ekainaren 30erako prest egongo da arlo guztietan.
6.-Kurtsoaren amaieran, arlo bakoitzeko Programazioaren azterketa egingo da, bertan, hurrengo urteari begira Programazioetan egin beharreko aldaketak proposatuko direlarik, ikasturtean zehar izandako esperientziak kontuan hartuaz.
7.- Arlo bakoitzeko asteroko planifikazioak egingo dira, programazioaren jarraipen egokia egin eta gela jardueren kontrola txukun eramateko.
9.- Gela Jarduerekiko ikasleen asetasuna neurtuko da maila guztietan, asetasun horren batez bestekoa gutxienez 6 izango dela ziurtatzen dugularik.
10.- Aurreikusitako Programazioaren %85 gutxienez gela jardueretan gauzatuko da.
11.- Gainditutakoak gutxienez %80a izango dira.
12.- Ikastetxeak dituen Ebaluazio Akordioak ikasleen familiek ezagutu ahal izango dituzte eta maila batetik aurrera ikasleak. Irakasleek Ebaluazio Akordio horien arabera ebaluatuko dituzte ikasleak eta urtero izandako esperientzia kontuan hartuz, akordio horiek berraztertu eta horrela badagokio aldatzeko konpromisoa hartzen dute.
13.- Kurtso hasieran irakasle bakoitzak ikaslearen historiala izango du, beharrezkoa denean bere jarraipen egokia egin ahal izan dezan. Historial hauen konfidentzialtasuna ziurtatuko da.
14.- Beharrezkotzat hartzen diren kasuentzat banakako programazioak egongo dira.
15.- Azken programazio hauek, jarraipen eta ebaluazio bereziak izango dituzte ikasturtean zehar.
Ikastetxeak etengabeko hobekuntza prozesua du garatuta, aurreko konpromiso agirian hitzartutako punturen bat betetzen ez denerako. Prozesu hau ez-adostasunak kudeatzeko metodologian oinarritzen da. Kudeaketa honetan konpromisoa zergatik ez den bete aztertzen da eta ondorioz, zuzentze nahiz konpontze jarduerak hartzen dira, hurrengo batean gauza bera ez gertatzeko eta beraz, konpromiso hori bete ahal izateko.
|
|