|
|
Bariku honetan, abenduak 11, amaituko dira 1. olinpiada matematikoak.DBHko 36 ikaslek hartu dute parte 12 taldetan banatuta, 2. DBHko bi talde, 3. DBHko 9 talde eta 4.DBHko talde bat.Barikuero, errekreoan, bai ondo irakurri duzue ERREKRREOAN, aritu dira ipinitako 10 buruketak ebazten. Hona hemen ipinitako buruketa bat:“Aizkolari batek 30 minutu behar ditu 6 metroko enbor bat hiru zati berdinetan zatitzeko. Zenbat denbora behar izango du 12 metroko erbor bat 6 zati berdinetan zatitzeko?”
Aipatu beharra dago denak buru belarri aritu direla buruketa horien ebazpenak ateratzen nahiz eta batzutan ez lortu. Horregatik MILA ESKER parte hartu duten guztiei.Lehiaketa guztietan bezala, geurean ere opari ederrak banatuko ditugu abenduaren 22an egingo den jaialditxoan. Irabazleentzako netbook bat (portatil txiki horietakoa) eta bi boligrafo digital eta partaide guztien artean zozketatzeko beste netbook bat. Lehenengo olinpiada hauek izan duten arrakasta ikusita aurrerantzean ere berriro antolatzeko asmoa dugu. MATEMATIKA MINTEGIA
|