|
• Proiektu Globala: eGELA (Ukimen-Arbel interaktiboen erabilpena, Aldizkari Digitala eta Blogen erabilpena) 1.- eGELA orain dela bi ikasturte berriztatzeko ekintza gisa eskatu eta onartu egin ziguten lehenengoz. Oraingoan maila goreneko proiektu globala bihurtu dago. Internet bidezko ikerkuntza estrategia proposatzen da, hots, nibel altuko pentsamenduaren erabilera, informazioa ezaguera bilakatzea eta elkarlana edo lan koopetatiboa, XXI. menderako funtsezko ikaskuntza dela bide: ezagutzen ikasi, egiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi eta izaten ikasi direlakoak (Delors txostena). Hildo horretatik, besteak beste, WEBQUESTak definitutako eGELA, aurkikuntzaren bidezko ikaskuntza-estrategia baten aplikazioa dugu, sareko baliabideak erabilirik, ikasleek eurek garatzen duten lan-prozesura gidatuta. Bilaketa eta ikerketa esan nahi du. Bertan integratzen dira ikaskuntza konstruktibistaren printzipioak, proiektuen bidezko irakaskuntza metodología eta web nabigazioa, gela baten ikasle-talde batekin curriculuma garatzeko eran. Izan ere, derrigor ardatz izatea daukan hezkuntza presopostuaren inguruan biraka badirau beti ere gure abiapuntuak: ikaskuntza-irakaskuntza konstruktibista, hain zuzen, non ikaslea bera baitugu bere ikaskuntzaren eraikitzalea. 2.- IKASTETXEAREN HEZKUNTZA-PROIEKTUAREKIKO HARREMANA Izan ere, ikastetxearen hezkuntza proiektuaren erantzun eta egokitzapena dugu berau, gurea ere Ikaskuntza-ikaskuntza Komunitate bat den aldetik, hura definidu egiten dituen nondik-norakoei eutsita: komunitario izan eta berdintasuna funtsezko dituen planteamendua, orain arteko eskola biziki eraldatzera eramaten duena, pertsona guztiei Hezkuntza Erantzun Globala eskaintzeko eran, erantzuna zeri eta "Gizarte Industriala" delakotik Ezaguera-Gizarterainoko pausuak eskatzen duen erronkari. Ikastetxearen Heldutasun Teknologiko-Ereduaren arabera, ikastetxean bi prozesu-bloke edentifikatzen dira: •1. Prozesu pedagogikoak, hots, irakasleriaren irakaste-jarduerarekin zer ikusi dutenak, bai gelan bertan, bai gelaz kanpo, hezkuntza-komunitatearekiko (familiak, ikasleak eta irakasleak). •2. Zentroko kudeaketarako administrazio-prozesuak (matrikulak, kalifikazio-boletinak etb.). Beroni ere eutsi diogu, proiektu honen osagarri, E-inika izenburuaz bide batez eskatzen dugun berriztatzeko ekintza dela bide. 3.- ZERTZUK INTEGRATZEN DITUEN IKT/TIC direlakoak, orokorrean, eta bereziki MEDIATEKA proiektua, 2001/02 ikasturteaz geroztik abian jarri eta dagoeneko nolabait burutua dugun bera. eGela: 2006/07 ikasturteaz geroztikako eGELA (Gela Birtuala), gako dugun metodología berrikuntzari eutsirik. Ukimen-Arbel interaktiboa: urte biko eskarmentuaz batera, zentroko 35 irakasle bihurtu gara Internet bidezko "Campus Virtual AULA_SMART en el curso ‘La Pizarra Interactiva como recurso en el aula', del 31/10/2006 al 30/09/2007" delakoaren ikasle. Blogen erabilpena (WEB 2.0 Software Sozialaren Erabilera): Lehenego Blogak sortuak ditugu. Eskolako Aldizkari digitala, 2006/07 ikasturtean izan dugu Internetera lehenengoz ere bildua. Irakasle Koaderno digitala: Aurten martxan jarriko dugu eta honi esker, baliabide teknologiko guztiak prest daudenean, irakasleek jarduera asko bertatik bideratu ahal izango dituzte. Proiektuaren koordinatzailea: Patxi HARANBURU ETXABURU • Berriztatzeko ekintza: ESKOLA ALDIZKARIA: Goragoko puntuan adierazi bezala, ekintza hau proiektu globalean integratuta dago. Hirugarrenez eskatzen dugun proiektu honetara aurrekoetan bilduriko oinarri teoriko-praktikoek dauden daudenean diraute. Hona hemen: Izan ere, eskola komunitateak berak eragindako premiatzat jotzen da Eskola-aldizkaria: analitikoki, batez ere, 1) ikasle, 2) irakasle eta 3) gurasoentzako zerbitzua apartekoa dalako.. Bestetik, informazio-euskarri garrantzitsua den aldetik, eskolaren sintesia dugu, hau da, eskolartea osatzen duten talde eta estamentuen elkarrenganako informazio-gunea. Osaera: Euskara Mintegian bere osotasunean hartzen du jatorrizko inplikazioa proiektu berri honek. Baita Zuzendaritzak ere, zenbait Mintegik. Guraso Elkarteak, aurrekoan egin duen bezala, bere interes-lankidetzak eskaintzen ditu. Antolakuntza: aldizkaria osatzen duten azpi-sail guztiak kontuan hartuta, eskola komunitate osoaren partaidetza baliatzen dugu. Aldizkari digitala: http://blogak.ondarroabhi.net/ Beti ere gure Mediatekak (eGELA) eskaintzen dituen ekipo-baliabide nahiz lanabes digitalez baliatuko gara, eskola-adizkaria paperezko euskarrian ezezik era digitalean ere lantzeko eran. Proiektuaren koordinatzailea: Patxi HARANBURU ETXABURU.
• Berriztatzeko ekintza: IKT: TUTORETZA LANERAKO PLATAFORMA BERRIA: E-inika ezarri eta erabili Berau ere eGELAko proiektu globalean integratzen da. • Ekintza honek lortu nahi dituen asmoak honako hauek dira: • Ikastetxeko eragile ezberdinen artean (zuzendaritza, irakasle-tutore eta ikasle-familia) triangelu bat ahalbidetuko genuke. • Ikasleei oinarrizko eta punta puntako tresna teknologiko eta telematikoak eskaini, teknologi berriak erabiltzeko bidea erraztuz. • Informatika klasean teknologi berriak atala lantzerakoan, plataforma berri honen formakuntza eman. • Tutoreei aukera eman ikaslearen jarraipen pertsonalizatua egiteko, orientazioa indartuz. Zerbitzu berriak Internet bidez: TUTOREENTZAT Tutore eta gurasoen arteko komunikazioa hedatu, hutsegiteen justifikazio eta mezu sistema baten bitartez. • Tutoreak ikaslearen jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera izango du: • Hutsegiteen kudeaketa. • Noten kudeaketa. • Gurasoei oharrak bidali mezu sistemaren bitartez eta bidalitako oharren jarraipena egin. • Gurasoek bidalitako oharrak jaso eta kudeatu. GURASOAK ETA IKASLEAK • Gurasoak bere alaba edo semearen informazio zuzena izango du momentu oro. • Ikasturteko espedientea ikusi. • Ebaluaketa desberdinetan bere gaien notak ikusi. • Bere semearen hutsegiteak ikusi. • Tutoreak bidalitako ohar pertsonalak ikusi. • Tutoreari oharrak bidali eta bidalitako oharrei jarraipena egin. IRAKASLEEK • Irakasleek beren ikasleen notak, hutsegiteak eta oharren kudeaketa eraman. • Mintegien arteko komunikazioa ahalbidetu eta erraztu mezu sistema erabiliz. IKASTETXEAK • Idazkari eta zuzendari taldeak, informazio guztia kudeatu eta erabakiak hartzeko ahalmena izan. • Sistema hau ikastetxeko web-arekin integratuko dugu, eta aldi berean bera promozionatuko du. Proiektuaren koordinatzaileak: Patxi HARANBURU ETXABURU Jesús Mª REY MATOS Juan Luis LAKA ANAKABE • Prestakuntza: IRAKASLEAREN KOADERNO DIGITALA Egun, ikastetxeko irakasle guztiek Institutuko irakaslearen koadernoa erabiltzen duten honetan, beste urrats bat eman nahi dugu. Irakasle koaderno digitala diseinatu dugu, orain arte egin dugun lana eraginkortasun handiagoz burutuko dugulakoan eta, irakaslearen lana errazteko asmotan. Institutua azken bi urtetan Hezkuntza Berriztatzeko Proiektu Globala ari da garatzen eGELA: Ukimen-Arbal interaktiboen, Aldizkari Digital eta Blogen erabilpena. Honek eragin handia izan du irakaslearen formazioan eta institutuko informatika baliabideen hornikuntzan. Metodologia aldaketa ere ekarri du, teknología berrien baliabideak erabiltzera bultzatu baikaitu klaseak ematerakoan. Irakasle koaderno digitalaren proiektuaren bidez, baliabide horiek gure jarduna hobeto programatzeko eta antolatzeko erabili nahi ditugu, horretarako ikasgela guztietan ordenagailu bat ipiniko dugularik ikasturte honetan. Ekimen berri honetan, ikastetxearen ildoak azpimarratzen duenez, ezinbestekoa da klaustroaren inplikazio guztia izatea. Honetarako eta, gure lana eraginkortasunez egin ahal izan dezagun, irakasle guztientzako formazio saioak funtsezkoak izango dira. Proiektuaren koordinatzaileak: Jesús Mª REY MATOS Juan Luis LAKA ANAKABE
Arduradun orokorra: Juan Etxaburu
Norentzat: Irakasleei zuzenduta
|