ONDARROA BHI
HEZKUNTZA ESKAINTZA
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
 ZERBITZUAK
 Idazkaritza
   
einika
 
Plazaguneak garatuta
Proiektuak: Zientzien hezkuntza proiektua
 

DBH osoan garatuko dugun proiektua da Zientzien Hezkuntza Proiektua.

 

            Proiektuaren xedea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak ikasle guztiei eman behar dien alfabetatze zientifikoan eragitea. Ikasleek zientziaren izaera eta praktika zientifikoa ulertzeko gai izan behar dute; zientziak, teknologiak eta gizarteak dituzten harreman konplexuez jabetu behar dute, eta transmisio hutsa alde batera utzita, zientzia egiten ikasi behar dute, ezaguera zientifikoa eta teknologikoa erabiliz eguneroko bizitzan, ohiko problemak ebazteko eta ikerketa t hauek erabiliko dira, besteak beste: argibide-hipotesiak egitea, datuak lortzea eta datu horietatik emaitzak eta ondorioak ateratzea, iritziak eman ahal izateko. Iritzi hutsak froga jakin batzuetan oinarritutako ebidentzietatik bereiziko dira horrela.

Hezkuntza saileko Berrikuntza Pedagogikoaren ildoak aurkeztu dugu jarraituz proiektu hau, eta berariazko formazio ikastaroa egin ondoren DBHko  maila guztietan burutuko dugu.

Egingo ditugun jarduerak honakoak dira:

DBH 1 eta 2. mailetan uraren inguruko jarduerak egingo ditugu. Ura nola banatuta dagoen eta zer propietate dituen aztertuko dugu; uraren zikloa; ura arazteko prozesuei eta edateko ur bihurtzeko prozesuei buruzko informazioa aurkituko dugu; uraren erabilera eta kutsadura maila aztertu eta emaitza horiei buruzko txostenak egingo ditugu.

DBH 3. mailan baliabideen inguruko jarduerak egingo ditugu.Baliabideak zer diren eta nolakoak diren ikastea; baliabide berriztagarriak eta berriztaezinak bereiztea; energia-baliabide nagusiak zein diren eta nola erabil daitezkeen aztertzea; Ekosistemak eta biosferaren baliabideak ustiatzea zertan datzan ulertzea. Garapen iraunkorra zer den jakitea.

DBH 4. mailan, Biologian, zelula aztertuko dugu: bere anatomia, motak, nutrizio zelularra, hartzidura laktikoa eta alkoholikoa, zelularen material genetikoa eta azkenik bakterioen garrantzia bioteknologian aztertuko dugu.

Fisikan zinematika landuko dugu, indarrak, Newton-en legeen esanahia, presio kontzeptua, likidoen barne indarrak eta presioak, Arkimedes-en printzipioa, presio atmosferikoa, energia, tenperatura eta beroa terminoak aztertuko ditugu.

 

Parte hartuko duten irakasle eta taldeak:

DBHko lehen eta bigarren mailako irakaslea: Gaizka Areitioaurtena

3.DBHko CD taldeko irakaslea Mª Jesus Dosantos.

3.DBH edo 4.DBHko irakasleak: Biologia praktiketan Almudena Bilbao, eta Fisika praktiketan: Manu Castaños .

 

Erabiliko dugun metodologian laborategiko lanak garrantzi handia hartzen du. Arazo erreal bat abiapuntu hartuta, zientzien prozedurekin koherentzia duten estrategiak erabiliz problemak ebaztea eta ikerketa txikiak egitea, izango da gure lana, bakarka nahiz taldean

Arduradun orokorra: Marian Alkorta Bedialauneta // 

Norentzat

Ikasleei zuzenduta

   
Argazkiak Familien proposamenak

 
Ondarroa BHI: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Multimedia bilduma

Bisitaldi birtuala

Institutuko blogak
Posta elektonikoa (irakasleentzat)