ONDARROA BHI
HEZKUNTZA ESKAINTZA
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
 ZERBITZUAK
 Idazkaritza
   
einika
 
Plazaguneak garatuta
Proiektuak: Zineskola
 

Zineskola, baloreetan oinarritutako hezkuntza eta droga-menpekotasunen prebentziorako programa dugu.

Osagarri ludiko eta motibatzaile den zinea da zineskola-ren interesgunetako bat. Luzemetraia bakoitzak azaltzen dizkigun jarrera eta gatazkak aztertuz, ikasleei haien errealitatea ikusarazten lagundu, eta jarduera didaktiko desberdinen bitartez, irakaslearen laguntzarekin, haien hausnarketa kritikoa sortzen dugu.

Gure helburua, nerabeekin batera, haien arazoei aurre egiteko trebetasunak garatu, irtenbide sortzaileak aurkitu eta gizaki independente, erantzule, razional, autokritiko eta autonomo izateko garapen osoa erraztea da.
Material didaktikoak: Irudi Biziak-en didaktika taldeak, filma bakoitza zinean ikusi ondoren landuko diren Helburu Zehatzak biltzen dituzten Ikasleen Unitateak eta Irakasleen Gidak osatzen ditu filma bakoitzarekin.

Azken urteotan, DBHko talde guztiei zein batxilergoko 1.mailakoei zineskola programak ( Baloreetan Hezkuntza eta Osasun Hezkuntza) eskaini badizkiegu ere, aurten balorapen orokorra egin eta gero jarduera murriztea erabaki dugu. Horrela, Baloreetan hezkuntza programa DBHko 1, 2 eta 3.mailakoentzat zuzenduta zegoena, aurtengoz behintzat, kentzea erabaki da eta Osasun hezkuntzarekin jarraituko dugu DBH 4koekin.

Arduradun orokorra: Mari Fran Romera Mendikute //  Ibon Alonso Berrojalbiz

NorentzatIkasleei zuzendua

   
Argazkiak Familien proposamenak

Informazioa
 
Ondarroa BHI: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Multimedia bilduma

Bisitaldi birtuala

Institutuko blogak
Posta elektonikoa (irakasleentzat)