ONDARROA BHI
HEZKUNTZA ESKAINTZA
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
 ZERBITZUAK
 Idazkaritza
   
einika
 
Plazaguneak garatuta
Proiektuak: Elkartrukea: ONDARROA/MUTRIKU-AALST 07-08
 

Aurtengo ikasturtean Ondarroako Batxilleratoko lehenengo mailako ikasleek aukera edukiko dute elkartrukean parte hartzeko. Ondarroatik guztira 19 ikasle izango dira. Elkartrukean parte hartuko duten ikastetxeak: Ondarroa-Lekeitio BHI eta Aalst-eko Institutua.

Elkartrukearen helburuak hurrengokoak dira:

  •  
    • Gure ikasleen ingeles hizkuntza gaitasuna hobetzea.
    • Flandiar herria gertutik ezagutaraziz, Europako kultur aniztasunarekin harremanetan jartzea.
    • Euskal cultura flandiar ikastetxera ezagutzera ematea eta herrialde bietako antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzea.
    • Ikasgai desberdinen arteko disziplinartekotasuna bultzatzea...
    • Hezkuntza metodo eta materialen kalitate hobea lortzearrren eta ezagutzaren gizartearen erronka berriei aurre egin ahal izateko, ikastetxeen arteko lankidetza bultzatzea.

Aurtengo programa Urtarrilean eurak datozenean ( urtarrilak 12-19) eta Apirilean gu hara goazenean ( Apirilak 19-26) burutuko da. Bitartean, ikasleek idazmena lantzeko aukera daukate korreo elektronikoren bidez.

Egonaldietan, bisitaldiak batez ere kulturari lotutakoak izango dira. Ikasleek, proiektuan parte hartzen duten mintegietako irakasleen laguntzarekin, ikasle flandiarrentzako bisitatuko dituzten lekuei buruzko Power Point aurkezpenak prestatuko dituzte. Bisitaldiak beti zazpi egunekoak dira.

Programa burututakoan ikasleek eta irakasleek balorazio bat egiten dute hurrengo elkartrukea hobetzek oasmoekin.

Arduradun orokorra: Nerea  Lorenzo

NorentzatIkasleei zuzendua

   
Argazkiak Familien proposamenak

 
Ondarroa BHI: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Multimedia bilduma

Bisitaldi birtuala

Institutuko blogak
Posta elektonikoa (irakasleentzat)